UROLA GARAIA
Irnasa S.L. / Premank S.L.
HELBURUA: Barne berrantolaketa, oraingo negozioa indartzeko eta negozio berriei ateak irekitzeko.
LANGILEAK: 20
PRODUKTUAK/ZERBITZUAK: Kalitate, ingurumen eta berdintasun sistemak zein sistema integratuak ezartzea, horiei buruzko aholkularitza ematea eta horien mantentze lana egitea.
HARREMANETARAKO: Juanjo Sagarna (Kudeatzailea) eta Idoia Luzuriaga (Proiektuaren liderra)
Proiektuaren emaitzak | |
Estrategiarekin bat datorren antolamendu eredu berria ezartzea | |
Barne diagnostikoa, langile guztien parte-hartzearekin | |
Barne komunikaziorako bide berriak ezartzea, kudeaketa eredu berria egituratzeko |
Ikaskuntzaren emaitzak | |
Barne antolamendua, gaitasunak definitzea, langileen gogobetetasuna | |
Eskualdeko enpresekin eskarmentuak trukatzea | |
Aldaketa eta askotarikotasun proiektuari begirako bideak ezartzea |
"Gogoeta egiteko eta aldaketarako garaia da"
Hurrengo pausoak | |
Lantaldearen eta kudeatzailearen arteko adostasuna, kudeaketa eredu berria ezartzeko |
Juanjo bezero batengana joan berria zen, Urola Garaiko Garapenerako Agentzia UGGA- SAko Iosuneren deia jaso zuenean, "Hazten Ikasi" izeneko ekimen bati buruzko informa- zioa emateko. Aste horretan bertan biltzekotan geratu ziren, proiektuaren ezaugarriak eta zehaztasunak sakonago aztertzeko.
"Hazten ikastea... horixe da enpresa gehienek behar dutena", pentsatu zuen Juanjok. Azken urteetan ohituta zegoen bere aholkularitza zerbitzuak kontratatzen zituzten ku- deaketa eta prebentzio sistemetako zuzendarien mezu ezkorrak entzutera eta zerbit- zuengatiko kostua murrizteko presioak jasotzera. "... eta baita geuk ere".
Pentsatu zuen, autoan esertzen zen bitartean. Dagoeneko bost urte ziren krisialdia hasi zenetik, eta ez zuen hobetzeko inolako zantzurik. Testuinguru horretan bi enpresa gidatzeak eskatzen zion ahaleginagatik indar guztiak xahutzen ari zitzaizkion, eta jakin bazekien geroz eta zailagoa zen ingurune ekonomikoan lan egiteko prestatu behar zuela erakundea. Espiritu ekintzailea eta ekimena izango zituen taldea prestatu beharrean zegoen, eguneroko jardueretatik libratzen eta arrakasta bermeekin etorkizunari aurre egiteko enpresa berrantolaketari aurre egiten lagunduko ziona.
"Gaztelaniaz ederki egiten duen katedradun alemaniarra. Ea probetxuzko ezer ikasteko gai garen". Gidatu bitartean, irribarrez ari zen, bere burua eta taldea erronkaren aurrean ikusita. Iosunerekin egindako bilerak Juanjori indartu egin zion proiektuari begirako interesa. Hu- rrengo egunean, haren berri eman zien Aitor, Idoia eta Itzali. Atseginez jaso zuten berria. "'Hazten Ikasik' gure erakundearentzat proiektu estrategikoa garatzen laguntzeaz gaine- ra, etorkizunari begira proiektu berriak gauzatu ahal izateko eskarmentua izaten ere la- gunduko digu".
Hazkunde gurpilak eta erakunde osoan zabaldutako gogobetetzeari buruzko inkestak le- hendik zekitena berretsi zuten: barne antolakuntzan eta estrategia partekaturik ez edu- kitzean zeuden ahulgune nagusiak. Eskura zegoen informazioarekin, erakunde guztiari egin zitzaion deialdia, proiektuaren berri emateko eta inkestaren emaitzak zabaltzeko.
"Hazten Ikasi" metodoari esker, Juanjok aurrenekoz azaldu eta partekatu zituen erronka estrategikoak erakundeko gainerakoekin, eta taldeak antolamendu eredu berri bat ados- tu zuen, horiek egia bihurtzeko.
"Ezinbestekoa da egoera berrietara egokitzea. Ezerezetik altxatu dut enpresa hau, baina jende gehiagoren parte-hartzearen premia daukat, baldin eta nirekin lanean dabiltzan pertsonen ahalmenari etekina atera nahi badiot eta hauteman ditugun aukerak baliatu nahi baditut. Neuk bakarrik ezin dut", pentsatu zuen Juanjok.
"Lanez lepo dago Juango, eta geuk ekin behar diogu lanari; alabaina, hura etengabe guz- tiaren jakinaren gainean edukita eta aurrerapenen berri emanda, baldin eta proiektuak aurrera egitea nahi badugu eta hainbeste behar eta nahi dugun eraldaketa egia bihur- tuko bada", ondorioztatu zuten Aitorrek, Idoiak eta Itzalek, bideratzaileekin bilera egin ostean.
Plasnor
HELBURUA: Lean komunikazioa: Sailen arteko komunikazioa hobetzea, funtsezko organoak sortuta, denbora errealean datuak jasota eta sareko komunikazio protokoloak baliatuta
ENPRESA: Plasnor transformación de plástico Legazpia
LANGILEAK: 45
PRODUKTUAK/ZERBITZUAK: Ijeztea, termo-konformazioa, puliuretanoa injektatzea
HARREMANETARAKO: Juan Antonio Agirre (Kudeatzailea), Miren Martínez (Administrazioa arduraduna), José Antonio Pérez (Merkataritza arduraduna) eta Koldo Agirre (Ekoizpen arduraduna).
Proiektuaren emaitzak | |
Plantan datuak jasotzeko pilotua, denbora errealean ekoizpena kudeatzeko | |
Helburuak eta zuzendaritza zein kalitate batzordeen funtzionamendua sistematizatzea | |
Elikadura sistematikoa eta zeharkako integrazioa barne erpko sailetan |
Ikaskuntzaren emaitzak | |
Helburu argi eta zenbatzeko modukoetara bideratutako proiektuak proposatzen eta kudeatzen ikastea | |
Lidergorako eta lanak bitarteko arduradunen esku uzteko trebetasunak lantzea | |
Zereginei baino gehiago emaitzei begirako plangintza ikuspegirantz bideratzea pertsonak |
"Hazteko, formatu, habilezi berriak garatu eta arriskatu beharra daukagu... garai berriei egokitzeko ordua iritsi da"
Hurrengo pausoak | |
Hazten ikasi eragikera sistematizatzea eta beste proiektu batzutara zabaltzea | |
Pertsonen parte-hartzea sustatzea, gogoberotzeko, eta era horretan, enpresari laguntzeko |
Congelados Garoa
HELBURUA: "Bezero Handiak" negozio linearen garapena, janari izoztuak zuzenean inportatzeko joera sustatuta.
ENPRESA: Congelados Garoa S.L.
LANGILEAK: 15
PRODUKTUAK/ZERBITZUAK: Janari izoztuen banaketa eta prozesatzea
HARREMANETARAKO: Begoña Collado (Kudeatzailea).
Proiektuaren emaitzak | |
Merkatua-herrialdea eta produktu mota aztertu eta aukeratzea, "Bezero Handiak" negozio linea garatzeko. Esperientzia baten plangintza egitea (bezeroak izan litezkeenak hautematea, berariazko katalogoa osatzea, merkataritza estrategia bat definitzea). | |
Erakunde barruan, barne komunikazioa hobetzea bertako arloen artean. |
Ikaskuntzaren emaitzak | |
Enpresak trantsizio eta kultura eraldaketa fasea izan du, hainbat ezaugarritan oinarrituta: nork bere lanaren lidergoa eramatea, erantzukizunak onartzea eta konpromisoak onartzea. | |
Parte-hartzaileek empresaren ikuspegi orokorrago bat edukitzea. | |
Eskarmentu txikiagoa duten proiektuko taldekideen autonomia hobetzea. | |
Proiektuen kudeaketari buruzko ikaskuntza |
"Interesgarriena eta baliagarriena izan da taldearen baliabide pertsonalei buruz egindako gogoeta, ingurunearen eskakizunei aurre egiteko, aldaketak sortzeko eta proiektuei zilegitasuna eta taldeari nortasuna emateko"
Hurrengo pausoak | |
Espedizio jaurtitze bat egitea. |
Gau hartan, Begoña loak hartu ezinik zebilen. Bikotekidea alboan, lo goxoan; bera, berriz, azken asteetan burutik kendu ezinik zebilen kezkari jira eta buelta. Aspaldian zuen irudipena Garoa Janari Izoztuak enpresa, bera buru zuen enpresa alegia, ez aurrera ez atzera zegoela, aurrera egitea eragozten zion egunerokotasunean trabatuta. Begoñak argi zeukan ezinbestekoa zela inflexio puntu lanak egingo zituen pizgarriren bat aurkitzea, baina bila eta bila arituagatik, ez zuen irtenbiderik topatzen.
Goizeko zazpiak ziren. Muxua jaso zuen masailean, eta atzetik esandako "Egun on, bi - hotza!" indartsuak esnatu zuen. Izugarri gustatuko litzaioke bikotekideak bezain ondo lo egitea, eta bizitasun horrekin esnatzea!
Alabak ikastetxean utzi ostean, bulegora iritsi zen Begoña, eta ordenagailua piztu zuen. Goizero bezala, lehenik eta behin, posta elektronikoa aztertzeari ekin zion. Mezuetako baten gaiak bere arreta piztu zuen: "Hazten Ikasi". Jakin-minagatik, horixe ireki zuen aurreneko. UGGASAk, Urola Garaiko Garapenerako Agentziak, enpresetan hazkunde proiektuak lantzeko metodologian parte hartzeko gonbita egiten zien.
- Hazkunde proiektuak... - esan zuen berekiko.
Ez zekien zehatz-mehatz zer izango zen, baina iruditzen zitzaion agian huraxe zela burutik kendu ezin zuen eta lo egiten ere uzten ez zion burrunbaren irtenbidea.
Bi aste geroago, UGGASAri interesa zeukala jakinarazi ostean, aurkezpen jardunaldira joan zen, Urretxuko Sortzen enpresa sehaskara. Hantxe ohartu zen, benetan esperientzia interesgarria izan litekeela: proiektu jakin bat gauzatuta, enpresako langileen autonomia eta gaitasunak handitzen ahaleginduko zen; prozesuan, kanpoko bideratzaile baten laguntza izango zuen, eta une oro jasoko zuen metodologiaren egilearen eta UGGASAren beraren babesa.
Aurkezpenaren ostean, etxerantz zihoala, Begoñak buruan zebilkien zein izan zitekeen Garoa Janari Izoztuak enpresak "Hazten Ikasi" ekimenean parte hartzeko baliatuko zuen proiektua.
- Badakit!
Argi ikusi zuen. Ekimen horrekin, aspaldian buruan zuen ideia bat jarriko zuen abian: negozio linea berri bat sortzea, bere produktuak izari handian merkaturatzeko; horretarako, zuzenean edukiontzi osoak inportatu beharko zituen, eta banatzaile eta kontsumitzaile handiei bideratu salmenta.
Behin parte hartuko zuela baieztatu ondoren, proiektuko taldea osatuko zuten pertsonak aukeratu behar zituen. Azpimarratu ziotenez, zeregin giltzarria zen hori. Ondo baino hobeto aukeratu behar ziren pertsonak, bi arrazoi zirela tarteko: proiektuaren beraren arrakastagatik, eta aukeratutako langileentzat gaitasun gehiago eta erakundean erantzukizun handiagoa eskuratzeko aukera izango zelako.
Garoa Janari Izoztuak enpresa txikia da; ondorioz, banatzaileak dira langile gehienak. Eta Begoñak argi zeukan gauza bat: banatzaileak ukiezinak ziren. Banatzaileen ordutegia zela tarteko, ezinezkoa zitzaien proiektuan parte hartzea; osterantzean, alde batera utziko zituzten euren merkataritza ibilbideak. Haatik, bazekien bazela proiektuaren funtzionamendu egokirako pertsona giltzarri bat: Emilio, zuzendari komertziala. Emilio etengabean zegoen banatzaileekin harremanetan, eta beraz, zeukan ezagutzarekin, berak ordezka zitzakeen banatzaileak taldean.
Baina hortik aurrerakoa lan zailagoa zen: gainerako pertsonak aukeratzea, alegia. Garoa Janari Izoztuetan, langile bakoitzak ezin hobeto mugatuta ditu bere erantzukizunak; finkatuta izaten ditu eguneroko lanak... eta ez daude ohituta proiektuka lan egitera.
- Iruditzen zait onena izango dela partaidetza irekia uztea, eta langileek eurek erabakitzea ea parte hartzeko gogoa duten eta motibatuta dauden.
Eta pentsatu bezalaxe egin zuen Begoñak. Langile guztiei jakinarazi zien proiektu berrian parte hartzeko aukera zutela. Interesa zutenak halaxe adierazi zuten (Begoñak nahi zukeena baino gutxiagok), eta erabaki zuen hautagai egokiena Josune zela, kalitate eta logistikako arduraduna. Proiektu berri batean parte hartzeko aukerak sortzen zion gogo beroak, enpresa hain ondo ezagutzeak eta batez ere emakumearen baikortasunak eta ondo egiten jakiteak bultzatu zuten hura aukeratzera.
Hurrengo goizean, hiru taldekideek lan eremu berean jarduten dutela kontuan izanda, proiektuaren berri eman zien Begoñak.
- Jakin badakizuenez, gure lehiakideek ez duten banku finantzaketa daukagu guk. Abantaila horri etekina atera behar diogu, eta iruditzen zait modurik onena dela zuzenean arrain edukiontzi osoak inportatzea, eta kontsumitzaile handiei saltzea. Eta era berean, gure ohiko bezero txiki eta ertainen sareari eustea. Zer iruditzen zaizue?
Josune izan zen erantzuten lehena:
- Primeran! Ideia bikaina iruditzen zait.
- Emilio, eta zuri zer iruditzen zaizu?
- Ez dakit... ondo joan liteke, baina ez dakit nola egin dezakegun.
Astebete geroago, Gaizkarekin bildu ziren. Hura izango zen euren bideratzailea proiektuan. Bideratzaileak, hain zuzen, proiektuen kudeaketan eta antolamendu aldaketetan eskarmentu handiko pertsonak dira. Hala, Hazten Ikasi ekimenean parte hartzen duten enpresen proiektuak bide onetik eramateko gidari, aholkulari eta laguntza lana egiten dute.
Talde osoaren lehenengo bilera horretan, proiektuaren ideia definitzen ahalegintzeko dinamika bat gauzatu zuten; guztiek partekatu zezaten.
- Argazki hauen bitartez irudikatu behar dugu proiektua? Zeinen dibertigarria! – esan zuen Josunek, beti bezain baikor eta pozik.
20 minutuko elkarrizketaren ostean, agerian geratu zen proiektuaren alderdi ugari zeudela definitu gabe. Ez zeuden garbi ez produktua bera, ez bezero mota, eta ezta hornitzaileak ere. Oso saio aberasgarria izan zen; izan ere, proiektuaren irismena eta helburua berriz bideratzeko moduan izan ziren: merkaturatze fasera iritsi beharrean, produktua/merkatua definitzen ahaleginduko ziren, eta espedizio jaurtitze bat egingo zuten, ideiarekin aurrera egin edo bertan geratu erabaki ahal izateko. Emiliok ezin hobeto laburbildu zuen ikasitako irakaspena:
- Argi dago; proiektu bat ez bada behar bezala definitzen, ezinezkoa da ataka gainditzea.
- Baina arazo bat dugu: nola aterako dugu denbora elkarrekin lanean jarduteko? Guztiok gabiltza-eta topera, geure eguneroko zereginekin-, zehaztu zuen Begoñak.
- Horrenbestez - azaldu zuen Gaizkak -, jakitun izan behar dugu zenbaterainoko denbora eskain diezaiokegun proiektuari, eta helburu errealistak ezarri. Gainera, ikasleren bati eskain geniezaioke proiektuan parte hartzeko aukera; era horretan, berak ikasi egingo du, eta aldi berean, guri lagundu.
Esan eta egin. Unibertsitatearekin harremanetan jarri, eta egun gutxiren buruan, kide berri bat zeukaten taldean: Maitane, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako azken mailako ikaslea.
Hurrengo lan saioan (dagoeneko Maitane eurekin zela), proiektua, haren helburuak, zereginen plangintza, beharrezko baliabideak eta baliatu beharreko lan dinamika definitu zituzten.
Astea joan, astea etorri, definitutako jarduerak gauzatzen joan ziren. Aukerako produktu eta merkatuak aztertu zituzten, eta aldez aurretik definitutako irizpide batzuen arabera interesgarrienak zirenak hauteman zituzten.
- Ea bada... erabaki dugu zer herrialdetara jo: Danimarkara. Baita merkaturatuko ditugun produktuak zein diren ere: izoztutako arrain solomo eta xerrak. Bezeroak izan ditzakegunak hauteman ditugun: banatzaile ertainak. Eta aztertu dugu gugan eragina izango duen legedia. Nola jarraituko dugu orain? - Begoñak aurrera egin nahi zuen proiektuarekin; irrikatsu zegoen. Uneka, erritmoa geldoa izaten da, eta badirudi ez dela behar bezainbeste aurrera egiten. Beste batzuetan, berriz, dena ondo ateratzen da, eta dena bide onetik doala ohartzen da bat. Taldeak dagoeneko amaitu zuen informazioa bildu eta aztertzea helburu zuen fase gogaikarria, eta ekintza gogoz zeuden guztiak. Gaizkak honela erantzun zion:
- Hurrengo fasean, errealitatea aztertu behar dugu, eta merkatuak nola erantzuten duen ikusteko hainbat lantxo gauzatu beharko ditugu. Beraz, Danimarkan gure bezero izan daitezkeenekin harremanetan jarri, eta gure produktuak eskaintzeko ordua da.
Esan eta egin. Josunek osatu zuen Danimarkako merkatura bideratutako produktuen katalogoa. Begoñak hitzarmenak egin zituen tokiko hainbat banatzailerekin, eta azkenik, hautemandako litekeeneko bezeroekin harremanetan jarri zen Emilio. Gurpila biraka zebilen dagoeneko, eta Garoa Janari Izoztuen enpresak merkatu berri bat zeukan begien aurrean.
Hazten Ikasi metodologiari esker, ideiak egia bihurtzeko beharrezko pausoa eman ahal izan zuten. Beraz, euren esku zegoen Hazkunde Gurpilak etenik gabe biratzen jarraitzea.
Eima
HELBURUA: Barne berregituraketa, ekoizpena eta eraginkortasuna hobetzeko, kostuak murrizteko, banaketa epeak hobetzeko eta kalitatea handitzeko.
ENPRESA: Eima S.L.
LANGILEAK: 15
PRODUKTUAK/ZERBITZUAK: Barne eskailerak, kanpoko altzariak
HARREMANETARAKO: Javier Idiakez (Kudeatzailea) eta Andrés Beldarrain (Proiektuaren liderra).
Proiektuaren emaitzak | |
Diseinu fasean dagoen proiektua. Oraindik ezartzeke; beraz, asko dago egiteko. Hemendik hilabete batzuetara neurtu ahal izango ditugu emaitzak. | |
Oraingoz, baliagarria izan zaigu zer egin behar genuen jakiteko. Berez, jakin bagenekien, baina proiektuari esker, bide horri helduko diogu berriro, eta ezarri egingo dugu. | |
Eskaeren dokumentazioa kudeatzeko lanean hobekuntzak izan ditugu. Modu koordinatuagoan lan egiten hasi gara, eta akats gutxiago egiten ditugu. |
Ikaskuntzaren emaitzak | |
Ohartu gara lehendik ere bagenituela dokumentazioak eta prozedurak, baina ez garela horiek abian jartzeko gai izan. Tresnak izan baditugu, baina ez gara metodikoak. | |
Proiektuari esker ikusi ahal izan dugu asko dugula hobetzeko, batez ere geure arteko koordinazioari dagokionean; ez baitugu talde moduan jokatzen. |
"Proiektua ondo egon da, baina egiazko lana hemendik aurrerakoa izango da. Geure esku dago". Javier Idiakez (EIMAko kudeatzailea)
Hurrengo pausoak | |
Ezarri beharreko hobekuntza ekintzen artean lehentasunak finkatzea, eta horiek lehenbailehen abian jartzeko egutegi bat ezartzea. |
Andres asaldatuta zebilen. Urte zaila zuen aurtengoa. 2008ko udako hondamendiaz gero, behin eta berriz errepikatzen zena. Aurreko egunean merkataritza taldearekin, bulego teknikoarekin eta ekoizpen sailarekin egindako bilera ez zen espero bezala joan. Aste horretan bertan, administrazioko pertsona berria sartu zen, eta erabaki zuten ez bidaltzea deialdirik, lanpostuan egokitzen joan zedin.
"Taldeari denbora gehiago eskaini behar diogu, baldin eta ohikoa dugun norberekoitasun dinamika hau bertan behera utzi nahi badugu. Sailen arteko harremana hobetzen eta akatsak murrizten lagunduko diguten neurri zehatzak definitzeko zereginean aurrerapausoak eman ditugu Aitor eta Josemiri esker, baina Aitziber eta Starlight-ekin ere harremanetan egon behar genuen, hasiera-hasieratik. Hala eginez gero, bileran ez zuten horrelako jokabiderik izango". Halaxe ari zen berekiko, irrati esatariak zioenari jaramonik egin gabe, eta bezero zuen enpresa baten egoitzarantz autoa gidatzen zuen bitartean.
Autoan egiten dituen ibilbideak baliagarriak zaizkio bileren, mezu elektronikoen eta ideien anabasa txukuntzeko; horiek baititu eguneroko bazka. "Sekula ez baino, berandu hobe. Eta Javier ere sartu behar dut honetan. Gure proposamenei oniritzia ematearekin ez da nahikoa. Proiektuaren esparruan, bezero gisa jokatzen du, baina gure kudeatzailea da, eta haren premia dugu, honek guztiak aurrera egitea nahi badugu". Irratiak etenik gabe jarraitzen zuen. Albiste bat bestearen atzetik. Zein baino zein surrealistagoa. "Barcenasek paperean ezkutuko kontabilitatea zehatz-mehatz eraman bazuen ere, ERPrik ez izatea ez da aitzakia guretzat". Horixe Adresen gogoeta, sistema informatikoetan inbertitzeko unea ez zela jakitun.
"Pertsona guztiak nork bere konpromisoa erakusten ari dira; guztion artean egingo dugu. Proposatzen ari garena ez da horren zaila; zentzuzkoa da, besterik ez. Zerbait hobea bururatzen bazaigu, aldatu eta kito! Horixe da behar dugun espiritua. Desberdintasunez ahaztu, eta egiazko talde moduan lan egitea. Sailka pentsatzeari utzi, eta bezeroari begira diharduen enpresa gisa pentsatzen hasita".
Irratiko seinalea galdu egin zen, tunel batera sartzearekin bat. Irteeran, berriro etorri zen. Albisteak amaituta zeuden. Louis Armstrongen "What a wonderful world" kantua zegoen entzungai. Andresek errepide alboko zelaien berdeari erreparatu zion, eta bere aurpegian irribarrea marraztu zen kantatzen zuen bitartean: "And I think to myself..."
Arrola
HELBURUA: Jardueraren berrantolaketa eta irudi orokorra aldatzea, ondo bereizitako bi negozio unitateren ikuspegitik: batetik mantentze lanak; eta bestetik, ingeniaritza eta fabrikazioa.
ENPRESA: Arrola Hornos y Servicios SLL. Zumarraga
LANGILEAK: 16
PRODUKTUAK/ZERBITZUAK: Labe industrialen fabrikazioa eta ingeniaritza, mantentze lanetarako zerbitzu integrala
HARREMANETARAKO: Bakarne Egiguren (Kudeatzailea) eta Nekane Mujika (Bulego teknikoa).
Proiektuaren emaitzak | |
Lan Orri berri zehaztua ezartzea. | |
Mantentze lanetarako ikustaldi teknikorako prozedura orokorra hobetzea. | |
Mantentze lanetako arlo teknikoaren eta muntatzaileen bilera dinamika berri bat ezartzea. |
Ikaskuntzaren emaitzak | |
Kudeatzaileak deitu gabe, langileen lehenengo bilerak ARROLAn. | |
Barne antolamendua eta taldeko lana zeinen garrantzitsuak diren ohartzea, egunerokotasunetik haragoko proiektuei heltzeko. |
"Proiektua oso baliagarria izan zaigu batez ere onartzeko zeinen garrantzitsua den taldean lan egitea, eta zer premia dugun proiektuen kudeaketan hobetzeko"
Hurrengo pausoak | |
Mantentze lanen arloan, prozesuaren hobekuntza orokorrarekin jarraitzea. | |
Merkataritza ikustaldiak egitea (lehengo bezeroak eta berriak), ingeniaritza/labeen proiektu berriak arloari dagokionean. |
Urretxu
HELBURUA: Xurgagailu eta teleskopikoak konpontzeko zerbitzua, nazio mailan.
ENPRESA: Calderería Urretxu S.L..
LANGILEAK: 49
PRODUKTUAK/ZERBITZUAK: Egitura metalikoen fabrikazioa eta merkaturatzea, segurtasun karenatzeak, txirbil xurgagailuak, teleskopikoak eta galdaragintza oro har
HARREMANETARAKO: Jose Antonio Verde (Kudeatzailea), Iñaki Goiburu (Fabrikazio arduraduna).
Proiektuaren emaitzak | |
Merkatua aztertzea eta negozio eredu egokiena definitzea. Balio proposamena ezartzea, helburu diren bezeroak eta bezero segmentuak hautematea, bezeroekiko eta banaketa sareekiko harremanak, baliabideak hautematea, gaitasunak eta beharrezko aliantzak. | |
Lehenengo hiru jarduera urteetarako azterlan ekonomikoa (Excel euskarria). | |
Komunikazio euskarriak definitzea eta garatzea: zerbitzu berria jasoko duten web orri berria eta katalogoak, hainbat hizkuntzatan. |
Ikaskuntzaren emaitzak | |
Ezagutzak barneratzea, zerbitzu/jarduera linea berriakaztertzeko eta merkaturatzeko. | |
Bileretarako dinamikak ezartzea, koodinazioa eta erabakiak hartzeko modua hobetzeko. | |
Proiektuen araberako kudeaketan oinarritutako ikaskuntza. |
"Pertsonalki, proiektuak sistematikoki taldean lan egiteko aukera eman digu (rolak esleitu, zereginak banatu, helburuak finkatu, jarraipena egin...). Bikoiztasunak saihestu ditugu, baita denbora alferrik galtzea ere, eta erabakiak hartzeko modua asko hobetu dugu. Beste enpresa batzuekin proiektuan parte hartzeak "asmoak" zabaldu dizkigu, arazoei begiratzeko moduari dagokionean. Bideratzailearekin, gainera, proiektua aurrera eramateko moduan izan gara. Talde mailan, proiektu honetan parte hartzeko eman diguten aukera eskertu nahi genuke"
Hurrengo pausoak | |
Zerbitzu berria merkaturatzea. |
Eguerdiko 12:30 dira. Ostirala. Tailerreko bulegoan gaude bilduta. Guztion aurpegietan ezagun da zerbait gertatzen ari dela.
-Ostiralero bezalaxe gaude -, esan du Iñakik.
-Ez da posible, beti gaude berdin -, bota du Verdek.
Bezero garrantzitsuenetako batek deitu du, eta "arazoak" omen daude. Alemaniarrek esan
diete Alemaniara joan behar dutela lan bat egitera, astelehenean bertan. Ezin dutela gehiago itxaron.
- Limburgon, Frankfurtetik gertu, xurgagailu bat konpondu behar da. Mugitu beharrean gaude, ez baitugu astirik!
-Langileekin hitz egin beharko genuke, esan du Bittorrek. Limburgorako bidaia igandean egitea izango da onena, astelehenean bertan lanean hasi ahal izateko. Ez da erraza izango langileak konbentzitzea.
Patxi aurpegi ilunarekin sartu da bulegoan. Badirudi Bittorrek ez duela konbentzitu Alemaniara konponketa egitera joateko. Bera da lan hori egiteko langile onena.
Bat-batean, hizketan hasi da.
- Lasai, Txaje eta biok egingo dugu lana. Hitz egin dut harekin, eta autoz joango gara.
Bildutako guztiek burura eraman dituzte eskuak. Erokeria bat da! Ez da posible!
Baina haiek ziur daude. Materiala prestatzen eta furgoneta betetzen hasiak dira, igandean Alemaniarantz abiatzeko. 1.400 kilometro kotxez, alajaina!
Astelehenerako Limburgon daude. Konpondu dute konpondu beharrekoa, eta asteartean tailerrean dira berriro. Bezeroak gustura daude, antza. Lana behar bezala egin dute, eta haiek eskatutako epeetan gainera. Ostegun goizean, kudeatzaileak, ekoizpen arduradunak eta teleskopiko eta xurgagailuen arduraduna bildu dira. Bataren zein besteen "denbora gabeziagatik" atzeratzen eta atzeratzen aritu diren bilera.
- Zer moduz Alemanian izan diren langileak?
- Ondo. Oso gustura daude. Xurgagailua konpondu eta martxan jarri zuten. Itxura denez, alemaniarrek zoriondu egin zituzten, egindako lanagatik.
- Bezeroaren arduradunak deitu dit, eta halaxe esan dit. Pozik daudela, eta beharbada, etorkizunean, irteera gehiago egin beharko ditugula.
Kudeatzailea isilik dago. Pentsakor dagoela dirudi.
- Zer gertatzen da Verde? Arazoren bat?
Konponketa bat egitera Alemaniara joateko ostiralean jaso zuen bezeroaren deia jira eta bira darabil buruan. Bat-batean, hizketan hasi da, eta beste produktu linea bat sortzeko aukerak azaltzeari
ekin dio. Bittorrek zalantzati dirudi. Ez du argi ikusten. Iñakik ez du txintik ere esan.
- Iñaki, ez duzu ezer esan behar? -, galdetu dio kudeatzaileak. Egia esan gustukoa du produktu linea berri bat sortzearen ideia, baina ez daki nola egingo duten. Erantzunik gabeko
galdera asko ditu.
Une horretan, Verdek gogoratu zuen UGGASAk, Urola Garaiko Garapenerako Agentziak, enpresetan hazkunde proiektuak lantzeko metodologian parte hartzeko proposamena
egin ziela. Argi zeukan! Oraintxe zen "Xurgagailuak eta Teleskopikoak Konpontzeko Zerbitzuaren Linea" sortzeko garaia.
Zurizuri
HELBURUA: "Renting eta trapu industrialen garbiketa integralerako zerbitzua" jarduera linea berriaren negozio eta bideragarritasun eredua definitzea.
ENPRESA: Zurizuri Labandegi Industriala. Legazpi
LANGILEAK: 17
PRODUKTUAK/ZERBITZUAK: Enpresek garbitegi industrialarekin lotuta dituzten premientzako irtenbidea.
HARREMANETARAKO: Maider (Kudeatzailea), Maite Sastre (Kalitate arduraduna).
Proiektuaren emaitzak | |
Merkatua aztertzea. Legedia aztertzea. Eskaintza eta eskaera aztertzea. Jarduera linea berriaren negozio eredua definitzea. | |
Proiektuaren memoria bat egitea eta Eusko Jaurlaritzari aurkeztea, jarduera abian jartzeko haren baimena lortzeko. | |
Hainbat hipotesirekin, simulazio euskarri batean (Excel euskarria) plangintza garatzea, proiektuko taldearen geroko barne eguneratzea ekarriko duena, aurrera egin ahala egokitzeko eta jarduera linea berria egokitzeko. |
Ikaskuntzaren emaitzak | |
Parte-hartzaileek merkatuko analisiarekin eta analisi ekonomikoarekin lotutako ezagutzak eskuratzea. | |
Parte-hartzaileek enpresaren ikuspegi orokorrago bat eskurtzea. | |
Eskarmentu txikieneko proeiktuko taldekideen autonomia hobetzea. |
"Proiektu honetan parte-hartzea oso baliagarria izan da taldekide guztientzat. Nola taldeko lana, bideratzailearekin batera, hala gainerako enpresa parte-hartzaileekin elkartzea oso aberasgarria izan da. Finkatutako helburua bide onetik doa eta lortzea espero dugu."
Hurrengo pausoak | |
Eusko Jaurlaritzaren baimena lortzea. | |
Elkarte berria sortzea, jarduera merkaturatzeko. | |
Zerbitzua doitzeko, proba pilotu bat gauzatzea. |
2013. Inondik ere, urte tristea. Negu euritsua. Datu ekonomikoek ere ez zuten laguntzen aldartea hobetzen. Egunak, motzak izanagatik, luzeak ere baziren, tamalez. Lantaldea goibel zegoen, beldurrez.
Zerbitzuen sektorean pertsonek ematen dute balio nagusia, eta aldarteak erdipurdi zeudela ikusita, Zurizuriko Elefante Zaindariak bere buruari hitz eman zion zerbait egin behar zuela.
Elefante Zaindariak 14 urte daramatza Zurizurin isilean lanean. Eta inguruan sumatzen zen isiltasuna eta tristura zirela tarteko, erantzun beharra zegoela ohartu zen. Tailerrean "Hazten Ikasi" proiektuari buruz hizketan entzun zituenean, zuzendariarengana jo, eta esan zion horretara bideratuko zituela bere ahalegin guztiak, ez zuela beste erremediorik. Soilik arropa garbituz hil egingo zirela, eta ez zeukatela galtzekorik... mesedez... mesedez...
Azkenean, talde osoarekin hitz egin ostean, zuzendaria ohartu zen ezinbestekoa zela negozioa askotarikotzea, eta "Hazten Ikasi" proiektuan txertatzea erabaki zuen.
Trapuen kudeaketarekin lotutako askotarikotzea proposatu zuen. Elefante Zaindaria, plantaren erdi-erdian, ordulari baten alboan jarrita, bere tokitik dena behatzen duen lagun leiala. Gogoberotasuna eta aldarteak berriz pizten ahalegindu zen.
Baita lortu ere!
Auxkal
HELBURUA: Negozio eredua, produktu berriak eta sektoreak definitzea. "Ateratze sistematarako (txirbila, piezak, puskak, zaborra, hondakinak...), babes sistemetarako (teleskopikoak eta makinentzako itxitura bereziak) eta hozgarrien irazteetarako irtenbideak ematea". Makina-erremintaren eta bertako erabiltzaileen sektoreari soilik begiratzetikk, beste batzuetarako jauzia eman dugu: siderurgia, mekanizatu handia, forja, galdaketa, galdaragintza astuna, autopartistak, etab. Produktu zehatz eta pertsonalizatuagoekin.
ENPRESA: Elementos de Calderería Auxkal
LANGILEAK: 36
PRODUKTUAK/ZERBITZUAK: Makina-erremintarentzako elemntu lagungarriak: babes teleskopikoak, txirbil garraiatzaileak eta instalazioak, karenatze mekanikoak, paperezko iragazkiak, bereizgailu magnetikoak eta galdaragintza lanak oro har.
HARREMANETARAKO: Pello Etxebarria (Komertziala).
Proiektuaren emaitzak | |
Merkataritza lanaren plangintza bat osatzea, hurbileko lehiakideetatik bereizteko aukera emango diguna. | |
Ekoizpen sistemei dagokienean, etorkizuneko premiak berriz aztertzea. | |
Merkatu zoko berriak bilatzea; nola gaur egungo merkatuan, hala merkatu berrietan. |
Ikaskuntzaren emaitzak | |
Sektorearen egoera aztertuta: Zer egin lanari ekiteko? | |
Hobekuntza premia handiak dituen egoera fisiko honetan, nola hazi? | |
Oinarrizko lana tailerrean dago; alabaina, merkataritzaren alorrari dagokionean, funtsezkoa da bezeroak konbentzitzea. |
"Hazkunde proiektu batek asko lagundu digu geure buruetan zebiltzan ideiak antolatu eta bateratzen. Era berean, helburuak definitzeak konpromiso batzuk finkatzera derrigortzen gaitu, eta proiekturik gabe, horiek guztiak bete gabeko ideia bihurtzeko arrisku handia dago. Batzuetan, ez da posible definitu bezalaxe jarraitzea plangintzarekin, baina Santiagora bidean bagoaz, hobeto dugu Leonen geratzea, eta ez Orreaga eta Iruñea artean jira eta bira ibiltzea."
Hurrengo pausoak | |
Proiektua amaitzea "erreferentziazko marka" gisa izango dugun kokagune berrian egokitzen lagunduko digu egonkortasuna bilatzea, eta hortik aurrera, hazten jarraitzea. |
Urola Garaiko Udal Elkartea
HELBURUA: 1.- ALRSAKLek Mankomunitatean eta UGGASA merkataritza enpresan eragindako ondorioen analisia.
2.-Erreformaren eragina ahalik eta txikiena izan dadin Batzorde Betearazleari egin beharreko proposamenak, eta beste hainbat proposamen, eskualdeko egiturak bide onetik joan daitezen.
ENPRESA: Urola Garaiko Udal Elkartea
LANGILEAK: 2+8(+ Uggasa)
PRODUKTUAK/ZERBITZUAK: Bazkide diren udalerrien eskumeneko Zerbitzu Mankomunatuen Eskaintza.
HARREMANETARAKO: Oihane Zabaleta (Lehendakaria), Mª Jose Begiristain (Idazkaria).
Proiektuaren emaitzak | |
Toki administrazioaren arrazionalizazio eta iraunkortasun legearen aurreproiektuaren eraginaren balioespena eta horri buruzko txosten teknikoa. | |
Jardueraren lehenengo hiru urteeetarako azterlan ekonomikoa (Excel euskarrian). | |
Komunikazio euskarriak definitzea eta garatzea: zerbitzu berria jasoko duten webgune berria eta katalogoak, hainbat hiskuntzatan. |
Ikaskuntzaren emaitzak | |
Proiektuen plangintza eta taldeko lana. | |
Talde barruan, rolen eta erantzukizunen garrantzia. | |
Lankidetzaren eta sinergien eraginkortasuna. |
"Hainbat erakunderen arteko lankidetzak eta koordinazioak ugaldu egiten ditu proiektuak bere helburuak betetzeko dituen aukerak"
Hurrengo pausoak | |
Mankomunitatearen BALIO PROPOSAMENARI eta JARDUERA ALORREI buruzko adostasun politikoa. | |
Mankomunitatearen eta UGGASAren estatutuak aldatzea eta egokitzea. |
Informazio jardunaldi hartan, mezua garbia izan zen: "Hobe dugu aterkia irekitzea; nahiz eta seguru jakin bustiko garela, blai-blai behintzat ez gara egingo eta!". Tokiko Administrazioaren Arrazionalizazio eta Iraunkortasuna Legearen Aurreproiektu (ALRSAL) pole mikoari buruz hizketan ari ziren.
Gehien errepikatzen ziren hitzak, hain zuzen, kostu estandarra, gaitasun desegokiak, zerbitzuen balioztatzea, bikoiztasunak, arrazionalizazioa, erakunde instrumentalak... Ezinezkoa zen ez pentsatzea erreformak Urola Garaiko egituretan izan zezakeen eraginean; batik bat, Mankomunitatean eta UGGASA Urola Garaiko Garapenerako Agentzian.
Justu egun haietan, Klaus North "Hazten Ikasi" metodologia berritzailea aurkezten ari zen eskualdean, UGGASAren bitartez. Metodologia horren oinarrian, hain zuzen, erakunde eta enpresetan ikaskuntza sustatzea eta proiektu taldeak osatzea dago, estrategia proiektuak garatzeko asmoz.
"Hori da! Kualitatiboki haztea... taldeko lana eta metodologia!".
Erakundea berriz antolatzeko eta Urola Garaiko Mankomunitatea eta UGGASAren mendeko haren elkartea kudeatzeko unea iritsi zen. ALRSALek, nola edo hala, oraingo antolamendu moduan izan dezakeen eragina aztertzera behartzen gaitu. Langile politiko zein teknikariek elkarrekin aurrera egiteko aukera paregabea zen, eta era horretan, tokiko garapen egiturak hobetzekoa.
Mankomunitateko Batzorde Betearazleari egokia iruditu zitzaion ideia. Ez zen horrelako zerbait proposatzen zen aurreneko aldia; baina arrazoi bat zein beste tarteko, inoiz aurrera egin gabea. Era horretan, Mankomunitateak sortzetik bertatik (1988. urtea) zeuzkan estatutuen arabera arautuko zen. Harrezkero, baina, gauzak asko aldatu ziren, baita Garapenerako Agentzia bera ere (haren estatutuak 1994. urtekoak ziren). Lehendakari andreak berehala deitu zituen lehenengo bilerara. Mankomunitateko Idazkaria zen proiektuko taldearen buru, eta bertan parte hartu behar zuten Mankomunitatea osatzen duten lau udalerrietako udal idazkariek eta UGGASAko kudeatzaileak. "ALRSALek gure eskualdeko egitura antolatzera behartzen gaitu, gaitasunak antolatzera, eta bikoiztasunak saihestera. Beraz, taldearen lehenengo zeregina erreforma, eskualdearen egitura, Mankomunitatearen estatutuak eta UGGASArenak aztertzea izango da, eta Mahai Politikoari proposamen bat egitea".
Taldekideen buruetan ideia berbera zebilen: "Berriro aztertu behar ditugu Mankomunitatearen estatutuak... balioko al du zerbaiterako?". Oraingoan, ordea, bazen bestelakorik... "... baina ezin dugu inola ere ahaztu garrantzitsuena dela honako hauei buruzko adostasuna lortzea: Zertarako nahi dugu Mankomunitatea? Zer alorretan ematen digu balioa?". Partekatutako egiteko eta ikuspegia osatzea hasiera bikaina litzateke, eta oraingoan proiektuak aurrera egiteko berme ziurra.