TRESNAK

Hazten Ikasi metodologiaren baitan, estrategia proiektu bat egikaritu behar da, prestakuntza eta ikaskuntza prozesu batekin. Era horretan, enpresak gai izaten dira noiznahi eta zeinahi egoeratan euren gaitasunak berriz egokitzeko; hartara, berrikuntza eta balio sortze handiak eskaintzen dizkio bezeroari. Metodoa ezartzeko proiektuak, hain justu, 6-9 hilabeteko iraupena dauka. Eta zehazki, honako honetan datza:

  1. Hazkunde aukerak eta arazoak hautematea. Hazkunde Gurpilean (1. irudia) oinarritutako prozesua da; hazkunde coach edo bideratzaile baten laguntzarekin enpresek egiten dutena. Hazkunde bideratzaile bat, zehazki, espezialiaala, enpresei haien hezkunde proiektuak egikaritzen laguntzea izaten du helburu.
  2. Ikaskuntza proiektuak sortzea, hazkunde aukerak lantzeko, eta proiektu berean, taldekideen gaitasunak lantzeko helburuarekin.
  3. 3. Enpresen artean eskarmentuak trukatzea eta jardunbide egokiagoak izatea, hazkunde sarearen bitartez.

1. irudian, hain justu, Hazkunde Gurpila izenekoa ikus daiteke; alegia, metodoaren zutabe nagusia. Ikus daitekeen bezala, hazkunde prozesuan, enpresek 4 erronkari egin behar diete aurre:

  1. Hazkunde aukerak hautematea.
  2. Hazkunde estrategia bat osatzea eta jakinaraztea.
  3. Hazkunde aukerak gauzatzea.
  4. Hazkundea kudeatzea.

Era berean, erronka bakoitzak 2 hazkunde palanka ditu –guztira, 8–, eta horiek dira erronkei aurre egiteko abiaburua. Aipagarria da, halaber, metodo honetan, lehentasuna eman eta egikaritutako proiektuen bitartez gauzatzen dela ikaskuntza, aukerak baliatu ahal izateko.

Gehiago jakiteko klik egin palanka bakoitzaren testuan:

hedapena antolatzea asegurar recursos enpresa ingurunean aukerak hauteman aukera berriak sortzea hazkunde estrategia langileak motibatzea langileen espiritu ezagutzak eta
 
 

Hazkunde aukerak hautematea

Enpresa Ingurunean aukerak hautematea
Ingurunean aukerak hautemateko palankak aukera berriak bilatu nahi ditu merkatuan, bezeroen premiak ase ahal izateko. Hori oso garrantzitsua da kontuan izanda merkatuan lehiakideak ugaltzen ari direla; batik bat, Asiako lehiakideek eragindako presioagatik, asko ekoitzi eta merkeago saltzen baitute.
Aukerak hautemateko, merkatuetan bezero eta joera berriak bilatu daitezke; esate baterako, teknologia berriak. Funtsezkoa da enpresak oinarrizko gaitasunak hautematea eta horiek erabiltzea behar dituen premia guztiak asetzeko; edo bestela, lehendik hautemanda dituenetan oinarritzea, gaitasun berriak sortzeko. Merkatua aztertzeko ohiko tresnez gainera, lehenengo erronkari aurre egiteko, taldeko lana, ideia-jasa, adituekin egindako lana edo zuzenean bezero eta hornitzaileekin egindakoa baliatu daitezke. Azken hori, bestalde, hurrengo palankarako osagaia ere bada.
1. Gure enpresak sistematikoki hautematen ditu erreferentziazko merkatuetako aukerak eta joerak, eta sistematikoki hautematen du, halaber, hornitzaileen, bazkideen eta bezeroen kanpo ezagutza.
Enpresak sistematikoki bilatzen al ditu aukerak eta mehatxuak bere merkatu alorrean? Ba al dauka benchmarking sistemarik? Enpresa adi al dago, merkatuan zer gertatuko? Harrapatzen al ditu kanpoko seinaleak? Aldian-aldian egiten al ditu bilerak bezero eta hornitzaileekin? Ba al du bezeroaren gogobetetasunari buruzko galdetegirik?
2. Gure enpresa gai da sistematikoki langileen ideiak hautemateko.
Enpresak sustatzen al du langileen parte-hartzea erabakiak hartzean?/ arazoak konpontzean?/ ideia berriak osatzean? Ba al dago iradokizunen postontzirik? Langileek ideiak edo iradokizunak botaz gero, hartzen al dituzte kontuan? Nola motibatzen dira langileak, arazoak konpontzen parte hartu dezaten?

Gora itzuli

Aukera berriak sortzea
Bezeroekin zuzeneko lana egiteak aukera berriak sortzen laguntzen du; izan ere, era horretan, oraingo eta etorkizuneko premiei buruzko informazio ugari jasotzen dute langileek.
Enpresak aukera ugari ditu suspertzeko. Batetik, zenbait arlotan langileen gaitasunak ugaldu daitezke; esate baterako, bezeroarentzako arreta sailean edo salmenta sailean.
Enpresek kanpoko eragileekin dituzten aliantzak eta sareak ere ikuspegi erabilgarriak izaten dira. Egile horiek, hala nola unibertsitateak, elkarteak edo ikerketa zentroak izan daitezke.
Bestalde, sail bakoitzaren merkatura begirako orientazio handiagoak (ez soilik marketinarena, baizik eta baita I + G edo zerbitzuena ere) bezeroentzako arreta handitzen du, eta horrek indartu egin dezake enpresaren gaitasuna merkatuan.
3. Gure enpresak, jarduera guztietan, bezeroari begira dihardu; eta bezeroen (etorkizuneko) premien arabera, aukera berriak sortzen ditu.
Nola hautematen ditu enpresak bezeroen eskaera berriak? Enpresa nola jartzen da harremanetan bezeroekin? Bezeroen eskaerei erantzuteko, produktu berriak merkaturatzen dira? Produkturen batzuk garatzen al dira bezeroekin batera? Ba al du bezeroaren gogobetetasunari buruzko galdetegirik?
4. Kanpoko bazkideekin aliantzak eta sareak sortuta (ikerketa zentroak, unibertsitateak, elkarteak, etab.), berrikuntzari eta hazkundeari begirako aukerak sortzen ditugu sistematikoki.
Enpresa harremanetan egoten al da beste bazkide batzuekin, produktu berriak / teknologia berriak garatzeko? Enpresa sare edo elkarteren batean parte hartzen al du? Enpresak lan egiten al du unibertsitate eta teknologia zentroekin? Produktu berriak garatzean, enpresak lankidetzan jarduten al du hornitzaileekin?

Gora itzuli

Hazkunde estrategia bat osatzea eta jakinaraztea

Hazkunde estrategia/helburuak finkatzea
Ondo osatutako estrategia batek mesede handia egiten dio hazkundearen helburuak erdiesteari. Konpainiaren arabera, hazkunde estrategiak finkatzeko lana era batekoa zein bestekoa izan liteke; alabaina, estrategia eta helburuak garatzean, gaitasunen analisia egin beharko litzateke merkatuan, eta era berean, gaurko inguruaren koherentzia, berrikuntza eta horrek enpresaren hazkundeari begira duen eragina eta zuzendariak prozesu honetan txertatzeko aukera aztertu beharko lirateke. Enpresa barnean gaitasunak garatzeko ere beharrezkoa da hori guztia.
Epe luzera balioa sortzen duten negozio eredu berriak garatzean ere palanka hau sustatzen da.
5. Hazkunde estrategia eta helburu sinesgarriak ditugu. Estrategiak eta helburuak eguneratzeko gai gara, joera berriei berehala erantzun ahal izateko.
Enpresaren arlo bakoitzean garbiak al dira urteko helburuak? Ba al dago estrategiarik, produktu berriak garatu eta merkaturatzeko? Hala bada, aldian-aldian eguneratzen al da? Nola sortzen dira estrategia horiek? Ba al da plangintza prozesurik? Zenbateko maiztasunarekin? Nola jokatzen du enpresak ohartzen denean estrategia bat ez doala bide onetik edo merkatuan ez dela produktu berri bat onartzen?
6. Epe luzera balioa sortzen duten negozio eredu berriak garatzeko gai gara.
Nola lantzen du enpresak negozioaren iraunkortasuna? Gaur egun ondo doa eredu hori. Baina etorkizunean? Nola aztertzen dira eredu berriak eta lan egiteko modu berriak? Enpresak nola jokatzen du bezeroak jasotako produktuaren balioa txikitzen doala jabetzean? Nola neurtu daiteke bezeroak produktuari ematen dion balioa?

Gora itzuli

Langileak motibatzea hazkundea lortzeko
Estrategiak nahi den emaitza izan dezan, langileekin harremanetan egotea funtsezkoa da. Estrategia eta helburuak ezagutzeaz gainera, ezinbestekoa da langileen jarrera finkatutako estrategiara bideratzea. Sarri askotan, ekonomia nahasietan, zeregin giltzarria dute, oso ohikoa izaten baita maiztasunez estrategiaz aldatzea. Hazkundearen estrategiak langileen jokabidean bertan ispilatuta agertu behar du.
Aplikazio praktikoak (esaterako, bilerak egitea edo berrelikadurak) erabilgarriak izan litezke estrategiaren garrantziaren berri emateko, eta ondorioz, hazkunde ekonomikoa erdiesteko. Zuzendariek berebiziko erantzukizuna dute prozesu honetan, langileei jarraibidea emateko, eta era horretan, langileak motibatzeko
7. Estrategia korporatiboa ez dago soilik enpresaburuaren buruan; aitzitik, etengabe komunikatzen da, eta langileek garapenean parte hartzen dute, negozioa arrakastatsua izan dadin nola lagundu dezaketen ulertu dezaten.
Nork lantzen edo garatzen ditu estrategiak? Zuzendaritza taldeak estrategien diseinuan parte hartzen du ala soilik egikaritzean? Nola zabaltzen dira estrategiak enpresa osoan barrena? Langileei, oro har, jakinarazten al zaizkie enpresaren helburuak eta etorkizuneko plangintzak? Langileei informazioa helarazten badiete, horiek ba al dute aukerarik estrategiak osatzeko zereginean parte hartzeko?
8. Gure enpresak ondotxo daki nola gogoberotu langileak, enpresaren helburuak lortze aldera.
Langileak ohartzen al dira zer-nolako balioa duten euren eguneroko jarduerek enpresaren helburu nagusiak lortzeko? Zenbateraino ezagutzen du langileak enpresaren plangintza estrategikoa? Langileak ezagutzen al ditu bere arloko helburuak? Ba al dago pizgarririk, enpresaren helburuak betetzeko asmoz langileak gogoberotzeko?

Gora itzuli

Hazkunde aukerak gauzatzea

Langileen espiritu ekintzailea garatzea
Zereginak beste batzuen esku uztea da, zehazki, hirugarren erronkaren ardatza. Hazkunde aukerak hauteman eta langileei estrategien berri eman ostean, langileek ikasiko dute nola lortu helburu estrategikoak, erantzukizun handiagoarekin eta nork bere ekimenez.
Norbanakoaren ekimena garatzeko, hain justu, langileek konfiantza handiagoa eduki behar dute euren trebetasunetan, enpresa prozesuetan parte-hartze handiagoa izan behar dute eta euren jardunerako abantailei (esaterako, sustapen bati edo exekutibo baten aintzatespenari) etekina atera behar diete.
Kultura irekiak eta zeregin konplexuenak beste batzuen esku uzteak (langileen gaitasunak ikasteko eta lantzeko) asko laguntzen dute langileen espiritu ekintzailea garatzen. Hala, maniobra tartea ematen dute, helburu garbiak eta oinarrizko baldintzak galdu gabe.
9. Gure langileek enpresa espirituarekin pentsatu eta jarduten dute, eta erantzukizun maila handia onartzen dute.
Langileek ba al dute euren irtenbideak proposatzeko askatasunik? Zure enpresan ohikoa al da erantzukizunak besteen esku uztea? Ba al dago nolabaiteko pizgarririk ideia berriak proposatzen dituztenentzat? Langileen espiritu ekintzailea garatzea bultzatzen duen lan giroa sortzen ahalegindu al dira?
10. Gure exekutiboek badakite gauzak besteen esku uzten eta jardunerako espazioak sortzen ("empowerment"), langileentzat.
Erabakiak taldean hartzen al dira? Zein da erabakiak hartzeko erabiltzen den metodoa? Enpresan uzten al dira besteren esku zereginak edo erantzukizunak? Enpresan ba al dago besteen esku uzteko ohitura edo zentralizazio handia dago?

Gora itzuli

Ezagutza eta gaitasunak garatzea
Ekonomia nahasietan, enpresak hainbat aldaketa estrategiko eta ekonomiko izaten dituenean, langileek aldakorragoak izan behar dute, enpresaren hainbat arlotan baliagarriak izateko eta askotariko funtzioak onartzeko, nahiz eta funtzio horiek euren jarduera eremukoak ez izan. Kasu honetan, funtsezkoa da langileek aldaketetara egokitzeko trebetasuna ikastea, eta zeregin berriei begira gaitasunak ugaltzea.
Hasiera batean, konpainiak erabaki behar du zer-nolako kalifikazioa behar duten langileek hazkunde gaitasunarekin lotutako zereginak bete ahal izateko. Langileen prestakuntza askotarikoa izan liteke: langileek eurek antolatutako ikaskuntza, lanean egikaritutako programak edo hirugarren erakunde batzuek eskainitako mintegi edo ikastaroak.
Ikaskuntza eta ezagutza etengabe eskualdatuko dela ziurtatuko duen eta hori bultzatuko duen giroa sortu behar du enpresak.
11. Hazkundea ziurtatzeko asmoz, gure langileen gaitasunak sistematikoki garatzen ditugu.
Ba al dago gaitasunen matrizerik? Nola hautematen dituzue enpresaren lehiakideek dituzten gabeziak? Aldian-aldian prestakuntza eskaintzen al da enpresan?
12. Enpresako hainbat hierarkiaren bitartez, ezagutzak eta funtzioak modu aktiboan partekatzen ditugu sailen artean.
Aldian-aldian sailak elkartzen dira? Ba al dago hobekuntza talderik? Hainbat hierarkia mailak egiten al dituzte bilerak aldian-aldian?

Gora itzuli

Hazkundea kudeatzea

Hedapena antolatzea
Azken erronkak, hain zuzen, arrakastaz handitu ziren eta orain euren baliabideak kudeatzeko zailtasunak dituzten enpresei eragiten die. Asko handituz gero, konpainiek aurretik zuten egitura aldatu behar dute, informazioari eta komunikazioari begira, eta kudeaketaren estiloari eta lan kopuruari dagokienean. Irtenbide berekiek asko lagundu dezakete aldaketetara egokitzeko eta hazkundea sustatzeko. Esan nahi baita, estrategia eta funtzio zaharren tokian oraingo prozedurarekin bat datozen berriak erabiltzea izan liteke irtenbidea.
Hona hemen hedapena kudeatzeko irtenbide zenbait: zereginak taldeen esku uztea, prozedura metodikoak ezartzea, administrazio maila berri bat sortzea edo ezagutzak partekatzeko modu berriak ezartzea.
13. Gure prozesuak eta antolamendua hazkunde erronkei egokitzeko gai gara.
Enpresaren prozesuak praktikan jartzen dira edo kudeatzailearen buruan baino ez daude? Aldian-aldian eguneratzen dira? Nola birdiseinatzen dira prozesuak?
14. Exekutiboek eta langileek hazkundearekin bizitzen ikasten dute.
Hazkundearekin lotuta, enpresak ba al daki prozesuei, helburuei eta baliabideei berriz neurria ezartzen? Langileek parte hartzen al dute hazkundera egokitzeko prozesuan? Nola erabili da hazkundea langileak motibatzeko eta horien parte-hartzea sustatzeko? Aliantza berriak sortzen ari dira?

Gora itzuli

Baliabideak ziurtatzea
Enpresa handituz gero, ezinbestekoa da baliabideen premian aldaketak izatea eta epe luzera horiek ziurtatzea. Enpresa txiki ugarik ez dute Giza Baliabideen sailik. Enpresa handitzen denean, langileak erakartzeko eta garatzeko arazoarekin topo egingo dute, eta ezingo diote behar bezala erantzun hazkundeari.
Baliabideak ziurtatzeko palankak hainbat neurri zuzentzaile barne hartzen ditu, giza baliabideen plangintza, langileak erakartzea eta langileen garapena estrategikoki kudeatzen dutenak. Gainera, enpresak enplegatzaile gisa duen irudiaren erakargarritasuna handitzeko estrategiak daude.
15. Hazkunderako beharrezko langileen erabilgarritasuna ziurtatzen dugu.
Nola erakartzen ditu enpresak langileak (unibertsitatea, iragarkiak prentsan/Interneten, barne kontratazioa...)? Nola neurtzen ditu enpresak dituen langile premiak?
16. Hazkundearen finantzaketa modu proaktiboan ziurtatzen dugu.
Finantzaketa iturri erakargarriak bilatzen dira etengabe? Finantzaketa zer arlok jaso behar duten erabakitzeko inkestaren bat egiten da (betiere, enpresaren helburuetan pentsatuta)? Proiektu bat onartzen denean, egikaritzeko behar adina finantza baliabide izateko aukera handiak daude?

Gora itzuli

 

Hazkunde gurpila deskargatu

Proiektu hitzarmena deskargatu

ZURE ENPRESAREN DIAGNOSIA

Erregistratu eta egin zure enpresaren barne diagnosia. Emaitza bezala, horrelako diagnosia lortuko duzu.

HEMEN

Urola Garaian 'Hazten ikasi'

Donostia-Beterrin 'Hazten ikasi'

Urola Kostan 'Hazten ikasi'