OINARRIAK
"Hazten ikasi" metodologiaren jatorria
Hazten Ikasi metodologia Alemaniako 124 ETE berritzaileetan egindako ikerketa batean oinarritzen da. Ikerketa hori 2008 eta 2011 bitartean burutu zuten Wiesbaden Business School-ek (Klaus North, Thomas Hartwig, eta Manfred Bergstermann irakasleak) eta RKWek Alemaniako ETEn Laguntza Zerbitzuak. Ondoren arrakasta handiz aplikatua izan zen zenbait enpresa patzuergotan. Ikerketaren ardatza garai nahasietan ETEak bizkortzeko beharrezko kudeaketarako gaitasunen garapenean oinarritu zen.
"Hazten ikastea krisiaren aurkako txertoa da: Garai nahasietan erresistentzia eta bizkortasuna handitzen ditu"
Dr. North Klaus , Wiesbaden Unibertsitateko (Alemania) katedraduna da Enpresen Nazioarteko Administrazioan.
7 pausuak
Metodologia, hain zuzen, 7 pausok osatutako ziklotan ezartzen da (3. irudian ikusi daitekeen bezala). Behin ziklo bat amaitzen denean, eta emaitzak eragiketara eskualdatu eta han ezartzen direnean, enpresaren lehiarako oinarri berria ebaluatzen da, helburu berriak hautemanda; hala, beste ziklo bat sortzen da. Ondorioz, metodoaren aplikazioa erabat dinamikoa eta errepikatzailea da. Hasiera batean, enpresak bere hazkunde gaitasuna aztertzen du, eta diagnostiko baten bitartez, hobetzeko dituen aukerak ezagutzen ditu. Diagnostikoan oinarrituta, hazkunderako proiektu estrategiko bat definitzen da, eta proiektu berean prestatutako kolaboratzaile talde batek egikarituko du. Hazkunde proiektu horrek irismen bikoitza izango du: batetik, hazkunde aukerak baliatzea; eta bestetik, taldekide guztien gaitasunak garatzea. Ezarpenean, enpresek eskarmentuak eta aplikatutako praktika hobeak trukatzeko bileretan parte hartzen dute; era horretan, erakundeen arteko ikaskuntza modu bat osatzen dute. Eredua aplikatzea erabat dinamikoa eta elkarreraginezkoa da.
1. pausoa | |
1. pausoa. Hazkunde gaitasuna aztertzea eta hazkunde helburuak definitzea | Hazkunde diagnostikoa egitea eta helburu estrategikoak zein hazkunde palankak definitzea. Hazkunde proiektua definitzea. Aitortutako igurikapenen arabera, ikaskuntza premiak aurreikustea. |
Jardunbide egokia: Proiektuaren plangintzari behar beste denbora eskaintzea; ez merkaturatzea batere pentsatu gabe eta aldez aurretik gogoeta sakona egin gabe. Bideratzaileak zeregin kritikoa izango du. Proiektuen kudeaketak, era berean, ikaskuntza arloa osatzen du proiektuak iraun bitartean. | |
Jardunbide egokia: Ikaskuntza proiektua definitzean, ezinbestekoa da horrek suposatzen duen erronkaren (gutxieneko zailtasuna izatea beharrezkoa da motibazioa egon dadin) eta proiektuaren bideragarritasuna ziurtatzeko taldearen gaitasunen arteko oreka bilatzea. |
2. pausoa | |
2. pausoa. Proiektua modu formalean hastea | Proiektuaren kudeatzailea eta taldea aukeratzea eta hazkunde proiektuaren igurikapenak eta helburuak jakinaraztea. Kudeaketaren, proiektuko taldearen eta hazkunde aholkulariaren arteko kontratua definitzea eta proiekturako beharrezkoak diren baliabideak koordinatzea. Proiektuko taldeak proiektuaren kontrola har dezan eta erabakiei buruzko aurkezpen bat egin dezan prestatzea. |
Jardunbide egokia: Taldea hasieratik bertatik diseinatzea; pertsonak euren jarreraren eta garatzeko duten ahalmenaren arabera aukeratzea; dinamikoa izan dadin saiatzea (pertsonak sartu eta atera daitezela); eta taldekideek hasieratik bertatik proiektuan parte hartu dezatela bultzatzea. Kontuan hartu beharreko alderdia izan liteke eskarmentu txikiagoko, aurreiritzi gutxiagoko eta proiektuari begira egokitzapen txikiagoa duten pertsonak txertatzea enpresan. | |
Jardunbide egokia: Kudeatzailearen zeregina giltzarria da proiektuan. Ikaskuntza eta pertsonak gaitzeko proiektu bat da; horregatik, enpresako beste pertsona batzuk ere hazi eta garatu daitezen, funtsezkoa da kudeatzailea ez izatea proiektuaren liderra (malgutasuna egongo da, beti liderraren rolean ez jarduteko; eta betiere, haren ezagutzak proiektuari begira behar-beharrezkoak direnean). Alabaina, beti jaso beharko du informazioa, proiektuarekin lotura izan beharko du eta haren jarduna beharrezkoa den orotan parte hartu beharko du. Taldeko liderrak etengabean harremanetan egon beharko du kudeatzailearekin. | |
1. WS. Enpresa bakoitzaren hazkunde proiektuen aurkezpena eta eztabaida | Enpresako zuzendaritzaren parte-hartzearekin, helburuak, zereginak eta tarteko emaitzak aurkeztuko dira. Proiektuaren hasierako pausoak, proiektuaren irudikapena eta emaitza nagusien zehaztasuna eta bideragarritasuna modu kritikoan zalantzan jartzen dira, eta egin beharreko aldaketak eztabaidatzen dira. Emaitzak jakinarazten dira eta taldea bere erara antolatzeak ikaskuntza eta aldaketa prozesuan duen garrantziaren berri ematen da. Proiektuko taldeak egituratutako aurkezpenerako teknikak erabiltzen ditu, eta sistematikoki feedbacka jasotzen du, aintzat hartzeko. |
3. pausoa | |
3. pausoa. Erantzukizunak besteen esku uztea | Proiektuko taldeak proiektuaren kontratua egikaritu ala ez eta zereginen zein erantzukizunen barne banaketa erabakitzen du, eta arrakasta faktoreak definitzen ditu. Proiektuko taldekideek nork bere ikaskuntza erronkei buruz pentsatzen dute, euren azpi-kudeatzailearekin koordinatzen dute eta proiektuaren barnean ikaskuntza moduak bilatzen dituzten. Proiektuko taldeak irtenbide egokia lortzeko erabakia prestatzen du eta helburuak betetzeari buruzko txostena sortzen du, arrakasta faktoreak eta talde barruko erantzukizunak zehaztuta. |
Jardunbide egokia: Modu sistematikoan konpromisoak ezartzea eta horiei jarraipena egitea. | |
2. WS. Gauzatu eta landutako irtenbide/hobekuntza/aldaketak, eta baita ikaskuntzaren emaitzak ere, aurkeztea eta horiei buruzko eztabaida egitea | Enpresako zuzendaritzaren parte-hartzearekin, baliatutako ikuspegiari buruzko eztabaida egingo da. Hona hemen emaitzak: -Egoerari eta ezarpenak hobetzeko beharrezko gaitasunei buruzko txostena. -Proposatutako irtenbideei buruzko argudioak eta ezarri beharreko irtenbideari buruzko erabakia. -Ikaskuntza eta aldaketa prozesuen eta enpresako zuzendaritzaren oharren egoerari buruzko txostena. -Iradokitako ekintzei buruzko dokumentazioaren eta horietarako ibilbidearen gaineko zuzenketak. -Proiektuko taldeak ikasten eta modu autonomoan proiektua berregituratzen jarraitu ahal izateko giltzarriak definitzea. |
4. pausoa | |
4. pausoa. Ikaskuntza eta aldaketa prozesuak garatzea | Aukera/arazoari begirako irtenbidea garatzea. Proiektuko taldekideei prestakuntza eta ikaskuntza eskaintzea. Ezarpena, ekintza eta aldaketa prestatzea. Ezartzeko zailtasunak edo arriskuak hautematea. |
Jardunbide egokia: Proiektua enpresako pertsona guztiei aurkeztea. Horrek, azken batean, erakunde osoan jarraipena egiteko jakin-mina sortzen du, eta gerora pertsona gehiago txertatzeko modua ematen du. | |
3. WS. Ezartzean izandako aurrerapenak, lortutako emaitzak, izandako zailtasunak eta horiek nola gainditu diren aurkeztea eta horiei buruzko eztabaida egitea | Enpresako zuzendaritzarekin eztabaidatu behar dira taldeak irtenbideetarako proposatutako plangintza eta egituraketa, eta erronkak ikaskuntza aukerekin lotu behar dira. Proiektuko taldeak aurrerapenei buruzko txostena aurkeztuko du, nahi diren baldintzei begirakoa. Ikaskuntza eta aldaketa prozesuak elkarrekin egindako gogoeta unea izango du, zuzendaritzaren feedbacka izango duena; horrek, azken batean, aintzat hartu beharreko giltzarriak berretsiko ditu. Zuzenketei buruzko eztabaida egingo da, eta dokumentuan jasoko dira. Irtenbideak ezartzeko konpromisoa, zehaztasun maila eta antolamenduari buruzko eztabaida egingo da. |
5. pausoa | |
Paso 5. Aprender y cambiar | Proiektutik onartutako ekintzak ezarriko ditu taldeak. Taldeko kideen eta proiektuarekin zerikusia duten bestelako pertsona batzuen prestakuntza eta ikaskuntzari jarraipena ematea. Ezarpenean eta aldaketan ustekabean sortutako zailtasunak kudeatu behar dira. |
Jardunbide egokia: Ikusteko moduko kronograma eguneratu bat edukitzeak asko laguntzen du proiektuko taldeak ez ezik, enpresako gainerako kideek ere proiektuaren egoeraren berri izan dezaten. | |
Jardunbide egokia: Proiektuak baliagarriak dira enpresek zehatzago jakin dezaten zein diren, zer egiten duten, zein den euren balio proposamena, zertan bereizten diren gainerakoengandik... Gerora, hori benetan lagungarria izaten da merkataritza euskarri berriak definitzeko (web orria, katalogoak...). |
6. pausoa. Emaitzak ebaluatzea | |
Paso 6. Evaluar resultados | Emaitzak ebaluatzea, hazkunde estrategikoko helburuei eta baita enpresaren ikaskuntza eta aldaketarako trebetasunen garapenari ere egiten dieten ekarpenaren arabera. Taldearen garapenaren ebaluazio berekiaren eta kanpo ebaluazioaren zati gisa (gaitasunei jarraipena egitea), garapenerako etorkizunean egin beharreko jarduerak koordinatu behar dira. Proiektuko taldeak emaitzei eta helburuei buruzko aurkezpen egituratu bat prestatuko du, baita proiektuarekin lotuta "ikasitako irakaspenen" aurkezpena ere. |
4. WS. Esperientziak beste enpresa batzuei eskualdatzea. | WS honek proiektuaren emaitzak ebaluatuko ditu. Enpresako zuzendaritzarekin batera, proiektuaren produktuak, eraginkortasuna eta zereginak aztertu behar dira. Zuzendaritzak berresten ditu horiek, eta proiektuko taldea liberatzen du. Hona hemen WSaren emaitzak: -Emaitzak eta proiektuaren garrantzia jakinaraztea. -Azken txostena, produktuei buruzkoa eta zerikusia duten bestelako dokumentu batzuk banatzea. -Jarraipen ekintza, erantzukizunak eskualdatzeko ekintza eta sistematizazio ekintza batzuen proposamena aurkeztea. |
7. pausoa | |
7. Emaitzak eskualdatzea eta erabiltzea | Proiektuaren emaitzen erabileran, hainbat aukera zehazten dira, eta baita eragiketarako emaitzak eskualdatzeko erantzukizunak ere. Ikaskuntza eta aldaketa prozesuaren emaitzak enpresa barruan zabaldu, ordaindu eta aintzat hartzen dira. Hazkunde egoeraren diagnostiko berria, hazkunde palanka berria hautemateko eta plan berria garatzeko. |
Jardunbide egokia: Sortzen den dokumentazio guztia gune bateratu batean partekatzea (Intranet, Dropbox...). |
Proiektuaren emaitzak liburu honetan argitaratuak izan ziren:
Hardwig, T. Bergstermann, M.; North, K. (2001): Wachstum Lernen – eine Handlungsanleitung für kleine und mittlere Unternehmen. Wiesbaden, Gabler.
RKWk ere beste liburu bat argitaratu zuen.
Alemanian, Wiesbaden Business School-ek eta KOM.in Institut für Wachstumsmanagement und Projektlernen-ek metodologia garatzen eta aplikatzen jarraitzen dute.
Metodologia "Dynamic SME" proiektuan ere aplikatzen da, Brasil, Argentina, Peru eta Mexiko bezalako herrialdeetan.
Metodologiari buruzko bideoak