LAGUNTZA

Bideratzailea

Enpresa bakoitzak bideratzaile baten laguntza izango du. Metodologian adituak dira bideratzaileak, esperientziari ahalik eta etekin handiena lortzeko enpresei aholkularitza eta gidaritza eskainiko dietenak. Bideratzaileak elkarrekin harremanetan egongo dira. Aldian-aldian lan saioak egingo dituzte, enpresen ikaskuntza proiektuak behar bezala garatzen direla ziurtatzeko. Hauek dira, hain justu, gauzatuko dituzten jarduerak:

  • Kudeatzailearekin eta zuzendaritzako kideekin batera, nork bere buruaren diagnostikoa ebaluatzea eta hazkunderako helburu estrategikoak definitzea. Proiektu jakin bat definitzea eta ikaskuntza premiak aurreikustea.
  • Proiektuko taldearen sorkuntza babestea. Kudeatzailearen, proiektuko taldearen eta bideratzailearen arteko "kontratua" definitzea, proiekturako baliabideak erabaki eta ziurtatuta. Proiektuaren jardueren hasierako plangintza osatzea.
  • Enpresa partzuergoaren 1. workshopean parte hartzea: enpresa bakoitzaren hazkunde proiektuen aurkezpena eta eztabaida.
  • Zereginak eta erantzukizunak definitzea eta izendatzea, eta arrakastarako faktoreak definitzea.
  • Ikaskuntza helburuak finkatzea eta prestakuntzari ekitea. Taldeari laguntzea irtenbideak garatzen eta zereginak egikaritzen.
  • Enpresa partzuergoaren 2. workshopean parte hartzea: Gauzatu eta landutako irtenbide/hobekuntza/ aldaketak, eta baita ikaskuntzaren emaitzak ere, aurkeztea eta horiei buruzko eztabaida egitea.
  • Proiektutik onartutako ekintzak ezartzea. Taldeko kideen eta proiektuarekin zerikusia duten bestelako pertsona batzuen prestakuntza eta ikaskuntzarekin jarraitzea. Ezartzean eta gauzak aldatzean ustekabean azaldutako zailtasunak kudeatzea.
  • Enpresa partzuergoaren 3. workshopean parte hartzea: ezartzean izandako aurrerapenak, lortutako emaitzak, izandako zailtasunak eta horiek nola gainditu diren aurkeztea eta horiei buruzko eztabaida egitea.
  • Lortutako emaitzak ebaluatzea, definitutako negozio, aldaketa eta ikaskuntza helburuak aintzat hartuta.
  • Enpresa partzuergoaren 4. workshopean parte hartzea: esperientziak beste enpresa batzuetara eskualdatzea.

ZURE ENPRESAREN DIAGNOSIA

Erregistratu eta egin zure enpresaren barne diagnosia. Emaitza bezala, horrelako diagnosia lortuko duzu.

HEMEN

Urola Garaian 'Hazten ikasi'

Donostia-Beterrin 'Hazten ikasi'

Urola Kostan 'Hazten ikasi'