GARAPEN AGENTZIAK

"Hazten Ikasi" programa eskualde desberdinetako enpresetan aplikatua izateko pentsatutako egitasmoa da. Hori dela-eta, garapen agentzien parte-hartzea eta kolaborazioa ezinbestekoa da.

Hona hemen orain arte martxan jarritako eskualdeetako esperientziak laburbiltzen dituzten bideoak:

Urola Garaia:

Esperientziaren inguruko bideoa ikusi

Donostia-Beterri:

Esperientziaren inguruko bideoa ikusi

Urola Kosta:

Esperientziaren inguruko bideoa ikusi

Hazten Ikasi prozesuan, hainbat enpresak parte hartzen dute; bakoitzak bere ikaskuntza proiektua gauzatzen du. Aldi berean eta modu paraleloan, elkarrekin egiteko hainbat saio antolatzen dira. Enpresa guztiek parte hartzen dute horietan. Hala, ikaskuntza komunitate bat sortzen da, eta horren bitartez, eskarmentuak eta ezagutzak trukatzen dira.

Saio horiek bi eratakoak izan daitezke: workshop izenekoak (WS) edo prestakuntza saioak.

Workshopak

Proiektuaren kudeaketan, workshop edo lan saioak zinez garrantzitsuak dira; izan ere, onartutako konpromisoak, proiektuaren egoera eta aurreikusitako xedeak ebaluatzen laguntzen dute. Proiektuan zehar 4 egiten dira, eta horietan, hauek izaten dira helburuak: Proiektuaren eta ikaskuntzaren helburuak nabarmentzea, modu kuantitatibo zein kualitatiboan. Neurtzeko moduko helburuak lortzeko irtenbideak bilatzea, proiektuaren sorkuntzan anbiguotasunak desagerrarazita eta izan litezkeen arriskuak murriztuta. Proiektuaren aurreikusitako emaitzak aurkeztea eta proiektuaren hasierako sorkuntza aldi baterako eraldatzen duten erabakiak hartzea. Taldeari jakinaraztea prozeduraren eta ekimenaren sistematizazioa eta banakako erantzukizunak zeinen garrantzitsuak diren. Besteak beste, arazoak ebazteko metodoak, sormen teknikak, arriskuen ebaluazioa, piramide bidezko pentsamoldea, feedbackak eta gogoeta gauzatzen ikastea.

Prestakuntza saioak

Proiektu talde bakoitzarekin, bertan dauden gaitasunak aztertzen dira, eta enpresa bakoitzaren prestakuntza premiak hautematen dira. Enpresa batek baino gehiagok dituzten gabezia nabarmenenak ardatz hartuta, hainbat prestakuntza saio jakin antolatzen dira. Saio horiek taldeka egiten dira, eta interesa duten enpresako kide guztiei irekiak egoten dira.

Harremanetarako

ZURE ENPRESAREN DIAGNOSIA

Erregistratu eta egin zure enpresaren barne diagnosia. Emaitza bezala, horrelako diagnosia lortuko duzu.

HEMEN

Urola Garaian 'Hazten ikasi'

Donostia-Beterrin 'Hazten ikasi'

Urola Kostan 'Hazten ikasi'