ENPRESAK

Hauxe da enpresa orok bere buruari egin beharreko galdera:

Prest al nago etorkizuneko erronkei aurre egiteko?

  • Aukera berriak bilatzeko adina denbora daukat?
  • Kide guztiek ezagutzen eta partekatzen dute estrategia?
  • Negozio aukera/aldaketetan modu eraginkorrean eta bizkor jarduteko gai gara?
  • Nire langileak espiritu ekintzailearekin jarduteko prestatzen ditut, eta modu aktiboan uzten ditut erantzukizunak gainerakoen esku?
  • Ni gehiago egongo ez banintz ere, enpresak aurrera egingo luke?

ETE dinamiko bat sortzeko erronka

Hazten Ikasi metodologia aplikatzearen xedea, oro har, enpresa ETE dinamiko bat izan dadin da.

Enpresa dinamiko baten gaitasunak

  • Ingurunean izandako bilakaerak onartzen ditu, eta eraginkortasunez zein bizkor jarduten du horiei begira. Adibidea: Enpresak badaki nola jarduten duten lehiakideek: haiek landutako produktu berriak, zer merkatutan dabiltzan...
  • Modu aktiboan ustiatzen ditu merkatuko aukera guztiak. Adibidea: Enpresak merkatuaren joera berriak hautematen ditu, eta horri begira egokitzen ditu bere produktuak eta zerbitzuak.
  • Erantzukizunak besteen esku uzten ditu eta kolaboratzaileen espiritu ekintzailea garatzen du. Adibidea: Ideiak proposatzeko joera sustatzen da: baliabideak eta erantzukizunak esleituta, interesgarrienak abian jarri ahal izateko.
  • Ikasteko eta berritzeko gaitasuna indartu eta goiko muturrera darama. Adibidea: Enpresak, beste enpresa batzuekin, teknologia zentroekin edo/eta unibertsitateekin batera, berrikuntza proiektuen lanketan parte hartzen du.

ZURE ENPRESAREN DIAGNOSIA

Erregistratu eta egin zure enpresaren barne diagnosia. Emaitza bezala, horrelako diagnosia lortuko duzu.

HEMEN

Urola Garaian 'Hazten ikasi'

Donostia-Beterrin 'Hazten ikasi'

Urola Kostan 'Hazten ikasi'