DONOSTIA-BETERRI


Casa Aramendia

Coimplas

Elhuyar

Pegamo

Plastigaur

Sulabe

Urola

Maser
 

Casa Aramendia

HELBURUA: Negozioaren errentagarritasun handiagoa produktu, itxura, zerbitzu eta barne kudeaketa jarraipenaren hobekuntzaren bidez.

LANGILEAK: 20
PRODUKTUAK/ZERBITZUAK: Tartak, pastelak, opilak, pastak, txokolate eta bonboiak eta izozkia
HARREMANETARAKO: Javier Aramendia (enpresari eta produkzio arduraduna) eta Iagoba Ezama (zuzendaria)

Proiektuaren emaitzak
Enpresaren hutsuneetan antolakuntza hobekuntza
Ikuspegi ezberdinen partekatzea diagnosi eta konponbide ezberdinetan. Komunikazioaren hobekuntza
Epe motzean emaitza nabarmenak
Ikaskuntzaren emaitzak
Antolakuntza eta pertsonen garapena jarduera eta emaitzen plangintza ikuspegi baterantz
Helburuak lortzeko taldearen inplikazio eta gogoa. Taldea indartzeko modu egokia da
Lankideen motibazioen ezagutza handiagoa

"Hazten Ikasi ez da enpresaren hazkunderako soilik, pertsonen garapenerako ere ba da, formakuntza, komunikazio, motibazio… bidez. Azkenean, hauek dira enpresaren hazkundea eragiten dutenak."

Hurrengo pausoak
Hazten Ikasi sistematizatzea eta beste proiektuetara hedatzea
Hurrengo proiektua enpresako beste alorretara eta beste pertsonetara hedatzea, inplikazio maila handiagotzeko
Izozki arraioa!

2012ko apirileko egun batean, ni oraindik Rich-en lanean nenbilela, bezero potentzial bat etorri zitzaigun hotel bat ireki behar zutela eta ogia, opilak, tartak eta izozkiz hornitzeko gozotegi baten bila. Izozki arraioa! Egiten ez badugu, nola salduko dugu ba?

Izozki gozo askoak egiten zituen enpresa baten berri bagenuen, Errenteriako Casa Aramendia. Gainera, Rich-era etorriak ziren, guri tarta eta opilak hobe egiten erakustera. Beraz, nererako pentsatu nuen, zein hobe Casa Aramendiako Javier baino guri izozkia saltzeko?

Lehen hartu-emana izan genuen eta bizkor askoa den Javierrek berekin elkartzeko proposamen bat egin zidan (ordurako Rich likidazio eskaeran zegoen eta hazkunde aukera gisa ikusten gintuen). Egun hartatik aurrera Casa Aramendiak Donostian denda berriak irekitzeko proiektuan elkarlanean hasi ginen.

Lan pila egin eta hamaika bilera ondoren, 2013ko martxoaren 1ean ibilbide berri bat hasi genuen 9 denda berriren irekierarekin. Gure helburua ahalik eta arazo gutxienekin denda guztiak abian jartzea zen. Denbora oso azkar pasatzen da eta, oinarriak finkatzen joan ahala, antolatzeko eta emandako lehen pausoei errentagarritasuna bilatzeko beharra ikusi genuen. Hortxe aurkeztu zitzaigun HAZTEN IKASI proiektuan parte hartzeko aukera.

Hortik aurrerakoa begi bistan da.


Gora itzuli


Coimplas S.A.

HELBURUA: Plangintza komertziala bezero ohiekin eta hori lotutako hazkunde beharren identifikazioa (arduradun eta langileetan)

LANGILEAK: 16
PRODUKTUAK/ZERBITZUAK: Doitasun handiko mekanizatuak
HARREMANETARAKO: Javier Jauregui (gerentea)

Proiektuaren emaitzak
Bezero nagusien historikoaren berrikuspena
Bezero nagusien aurreikuspena ariketa
Produkzio arduradun bat kontratatzeko aukerak eta profilak baloratzea
Ikaskuntzaren emaitzak
Bezeroko fakturazioaren historikoaren eta aurreikuspenaren hausnarketa ezagutzen
Barne komunikazioaren eta arduren delegazioaren garrantzia ezagutzea
Antolakuntzaren/erakundearen eta barne talde baten garapenaren garrantzia ezagutzea

"Jardueraren ekintza eta ardura guztiak ezin ditu pertsona bakar batek jasan, erakunde eta antolamendua garatzen behar da"

Hurrengo pausoak
Komertzial arloan aktiboago bilakatzen joan (helburu diern bezeroen kontrastea: ohiak eta berriak)
Produkzioko arduradun berria trebatu eta beragan ardurak delegatzea

Gora itzuli


Elhuyar

HELBURUA: Elhuyar Taldeak irakaskuntza zerbitzuetan duen aukera markoa identifikatu, antolatu eta bideratzea

LANGILEAK: 95
PRODUKTUAK/ZERBITZUAK: Zientzia, hizkuntza eta teknologia, komunikazioa eta aholkularitza
HARREMANETARAKO: Leire Cancio (zuzendaria)

Proiektuaren emaitzak
Elhuyarrek irakaskuntza alorrean egiten duenaren inbentarioa
Praktika onen identifikazioa
Elhuyarrek etorkizunean irakaskuntzaren alorrean abiatuko dituen lehentasunezko proiektu
Ikaskuntzaren emaitzak
Berrikuntza proiektuak abiatzeko metodologia
Taldeko sinergiak baliatuz proiektu berrien definizioa

"Talde-lanean unitate desberdinen sinergiak baliatuz merkatu aukera berriak ditugu."

Hurrengo pausoak
Zuzendaritzarekin proiektuak adostu eta irakaskuntzaren arduraduna izendatu
2015eko Kudeaketa-planean irakaskuntza proiektuak integratu
Brown Dispatching

Brown dispatching. Horrela esaten dio lagun batek marroiak zabaltzearen ohiturari. Haizagailuaren aurrean kaka-mokordoa jarri, eta langileen artean brown dispatching egitea euskal enpresarien kirol nazionala bilakatua dela dio nire lagunak. Nork langile gehiago zipriztindu, hark irabazi.

Goitik behera brown ikusi nuen nire burua Hazten Ikasi proiektua haizatu zidatenean. Zuzendaritzako bilera batera deitua, Elhuyarren irakaskuntzaren alorrari behingoz serio demonio heltzeko garaia iritsi zela adierazi zidaten, eta nor hobea haizagailuaren aurrean jartzeko ni baino?

Erronkari helduta haizagailua zuzendaritzaren bulegotik bilera-gelara eraman nuen. Bertan, unitate guztietako ordezkarien aurrean haizagailua topera jarri nuen, guztiak erabat zipriztindu arte. Irakaskuntzaren erronkari heldu behar bagenion, elkarlanean izan beharko zen.

Bileraz bilera brown hitzaren adiera berriak deskubritzen joan ginen elkarrekin. Hasieran marroi hutsa iruditu zitzaiguna benetako erronka bilakatu zen. Irakaskuntzaren alorrean unitate bakoitzak bere kasa egiten zuen lanaz jabetu ginen eta elkarrekin are gehiago izan gintezkeela erabaki genuen. Haizagailuaren potentzia igo genuen denok batera, baina oraingoan brownak zabaltzeari utzi eta ideia berriak haizatzeari ekin genion, ilusioz.

Erronkaren emaitza aurkeztu diogu orain zuzendaritzari. Potentzia osoz haizatutako brown haren zipriztinak, ahoa zapore gozoz betetzen diguten brownie sorta bilakatu dugu elkarlanean.

Lau haizeetara zabalduko dugun brownie sorta gozoa.


Gora itzuli


Pegamo

HELBURUA: Helburu estrategikoen zabaltzea: lanpostuetako helburuak definitzea eta helburuen zabaltzea sistematizatzea

LANGILEAK: 30
PRODUKTUAK/ZERBITZUAK: Mantenua, salmenta eta alokairua
HARREMANETARAKO: Jose Luis Ubillos (Komertzial Arduraduna) eta Izaskun Alonso (proiektuaren liderra)

Proiektuaren emaitzak
Erronka estrategiko konkretu bat pertsonal teknikoan zabaltzearen esperientzia pilotua
Urteko helburuen zabaltzearen sistematizazioa prozedura definituz
Ezarritako adierazleen neurketa automatikoa ERParen bitartez
Ikaskuntzaren emaitzak
Enpresan sor daitezkeen proiektu ezberdinak kudeatzeko taldean lan egiten ikastea
Lidergo gaitasuna garatu eta erabakiak hartzeko ardurak norberak bere gain hartu
Enpresaren barne funtzionamendua ezagutu eta enpresarekiko atxikimendua sendotu

"Beharrezkoa da prozesuetan konstantzia irakastea hazten eta hobetzen jarraitzeko"

Hurrengo pausoak
Hazten Ikasiko metodologia sistematizatu eta etorkizuneko proiektuetara zabaldu
Helburuak beste eremu funtzionaletan zabaltzen jarraitu

Gora itzuli


Plastigaur

HELBURUA: Plastigaurren lan dinamikaren barruko komunikazio eta aldaketa kulturala

LANGILEAK: 100
PRODUKTUAK/ZERBITZUAK: FILM, TUBO RETRÁCTIL, TUBO EXTENSIBLE "STRECH HOOD", FUNDAS, LÁMINAS, BOLSAS, FILM IMPRESO
HARREMANETARAKO: Luis Artola (gerentea) eta Vanesa Bolado (RESP. CALIDAD, PRL, MA, IA)

Proiektuaren emaitzak
Ez-adostasunak murriztea
Sailen arteko informazio banaketa hobetzea
Lan-eredu berriak ezartzea erakundearen barruan komunikazioa hobetzeko
Ikaskuntzaren emaitzak
Proiektu arduradun berriak prestatzea
Sailen arteko enpatia hagiagoa lortzea

"Hazten Ikasi proiektuak gure erakundearen arlo giltzarrei buruzko gogetak egiteko aukera eman digu"

Hurrengo pausoak
Prozesuaren analisiarekin jarraitu, hobetzeko aukera berriak identifikatuz eta aurrera eramanez

Gora itzuli


Sulabe

HELBURUA: Garbiketa Plana eta Praktika Onen berraztertze eta ezarpen zuzena

LANGILEAK: 40
PRODUKTUAK/ZERBITZUAK: Ogigintza eta banaketa
HARREMANETARAKO: Ibai Aristimuño (Gerentea) eta Mikel Jon Garmendia (Produkzio zuzendaria)

Proiektuaren emaitzak
Garbiketa Planaren eta Praktika Onen egokitzapena, makina berrien inbertsioa egin ondoren, enpresaren gaur egungo beharren arabera. Ezartzeko zain
Ekoizpen eta banatze pertsona talde baten parte hartzea eta inplikazioa tipologi proiektu batetan, Sulabe-n lehenengo aldiz
Instalazioen hobekuntzarako enpresako direkzioak hartutako inbertsio erabakia
Ikaskuntzaren emaitzak
Taldearen ezagutza Garbiketa Planen eta Praktika Onen ezarpenaren inguruan
Talde lan dinamika sortzea eginkizunen izendatzearekin, zereginen banaketarekin, helburuak ezartzearekin eta hauen jarraipenarekin

"Hazten ikasi proiektuak trebetasun berriak garatzeko aukera eman digu, talde lana bezala, erakundearen etorkizuneko garapenerako gakoak direnak."

Hurrengo pausoak
Instalazioen egokitzapena eta hobekuntza
Garbiketa Planean eta Praktika Onetan parte hartzen dutenekin komunikazioa
Inplikazioa eta konpromisoa

Gora itzuli


Urola

HELBURUA: Enpresa-berrantolamendua eta merkatu berrietan sarrera

LANGILEAK: 10
PRODUKTUAK/ZERBITZUAK: Elikadura produktuen banaketa foodservice kanalan eta denda txikietan
HARREMANETARAKO: Georgina Arcoiza (Gerentea) eta Antonio Higon (zuzendari komertziala)

Proiektuaren emaitzak
Enpresaren antolakuntza berria, funtsezkoak ez diren elementuen outsorcing-aren bidez
HORECA merkatuan eta izoztuen munduan sarrera
Lehen esportazio esperientziak Venezuela eta Japonian
Ikaskuntzaren emaitzak
Lana eta negozio prozesuen optimizazioa
Fakturazioa handitu HORECA merkatuan sartu ondoren
Euskal produktuen esportazioan lehenbiziko esperientzia
Hurrengo pausoak
HORECA kanalan eta izoztuetan fakturazioa handitzen joatea
Herrialde desberdinetan esportazioak sistematizatzea

Gora itzuli


Maser

HELBURUA: FILM SPEAKER: Hiztun tradizionalen ordezkatzeko soinu gaitasunak duen film garden baten diseinuak, material arin eta malgua erabiliz pisu eta tamaina txikiagotzeko

LANGILEAK: 10
PRODUKTUAK/ZERBITZUAK: Automatizazioa, energia, garraioa eta ingurumena
HARREMANETARAKO: Carlos Iriondo (Komertzial Zuzendaria), Ion Iriondo (Berrikuntza eta Garapena) eta David Sánchez (Komertzial Ingeniaria)

Proiektuaren emaitzak
Gailu elektronikoen bitartez soinu anplifikazioaren artearen estatuaren ikerketa
Film gardena eta soinu-emisiorako elkartutako gailu elektronikoen garapena
Film Speakeren maiztasun desberdinetara eta aplikazio desberdinetarako aurre-seriea, tamaina desberdinetan
Ikaskuntzaren emaitzak
Helburuetarako orientazioa: Emaitzetan zentratutako ikuspegiranzko pertsonen garapena
Autonomiaren garapena eta taldeko kideak diren pertsonen lidergoa
Talde-laneko filosofia eta hobekuntza-proiektu formulazioa ezarpena

"Funtsezko helburua ibilbide-orri batean, erantzukizunekin, zereginekin,mugarriekin, rolekin, faseekin… deskonposatzea ikastea izaten ari da proiektuaren ikasketa nagusia, guztiak berriro batera jarrita aipaturiko helburuaren lorpena errazten digutela."

Hurrengo pausoak
Proiektu-Kontratuan ezarritako ibilbide-orriaren arabera proiektuan aurrera egiten jarraitzea
Era gradualean inposatzea "Hazten Ikasi" sistematikoa kanpoko erraztaileko babesa gabe

Gora itzuli


ZURE ENPRESAREN DIAGNOSIA

Erregistratu eta egin zure enpresaren barne diagnosia. Emaitza bezala, horrelako diagnosia lortuko duzu.

HEMEN

Urola Garaian 'Hazten ikasi'

Donostia-Beterrin 'Hazten ikasi'

Urola Kostan 'Hazten ikasi'