BIDERATZAILEAK

Metodologia behar bezala aplikatua izan dadin, Wiesbaden Business School-eko Klaus North-ek "bideratzaileak" formatzen ditu. Horixe da "Hazten Ikasi bideratzailea" titulua ematen duen instituzio bakarra eta metodologia aplikatzeko gai diren bideratzaileen erregistroa daramana.

Bideratzailearen profila:

Ongi legoke hautagaiak aholkulari coach edo formatzaile (trainer) bezala esperientzia izatea. Edozein modura, goi mailako gradu osoa izan behar du.

Formakuntza bi etapatan eramaten da aurrera:

a) 16 orduko ikastaroa: ETEi lagunduko dieten profesionalak "Hazten Ikasi" metodologian formatzen dira. Ikastaroaren amaieran bertaratze agiria jasotzen dute.

Edukia:

  1. Metodologiaren oinarri teorikoak
  2. Aholkularitza "klasiko"tik ikasketa-ekintza ereduko coachingera
  3. Hazten ikasi – metodologia laburtuta
  4. Enpresa partzuergoaren osaketa
  5. Diagnositik hazkunderako proiektu estrategikoaren definiziora
  6. Proiektuaren gauzatzea pausuz-pausu, ikasketarekin integratuta

b) Gauzatze etapa: "Ikasi Bideratzailea" ziurtagiria jasotzeko, parte-hartzaileak metodologia modu arrakastatsuan aplikatu beharko du enpresa edo erakunderen batean. Era berean, proiektu horren txostena bidali beharko du ikastaroa amaitu eta hurrengo 12 hilabetetan. Txosten hori aldez aurretik zehaztutako arrakastarako irizpideekin alderatuko da eta emaitza baikorra izanez gero, "Hazkunderako Coach" ziurtagiria lortuko du parte-hartzaileak.

Ikastaroak herrialde desberdinetan ematen dira, eskariaren arabera.

Kontaktua: Klaus North irakaslea, Wiesbaden Business School.

Kontaktua:

Realize S.Coop

OPE Consultores S.L

ZURE ENPRESAREN DIAGNOSIA

Erregistratu eta egin zure enpresaren barne diagnosia. Emaitza bezala, horrelako diagnosia lortuko duzu.

HEMEN

Urola Garaian 'Hazten ikasi'

Donostia-Beterrin 'Hazten ikasi'

Urola Kostan 'Hazten ikasi'