AURKEZPENA

Krisialdiak aldaketa dakar; horregatik, gure enpresak erakunde ireki, malgu eta parte-hartzaile bihurtzeko aukera paregabea dugu orain. Enpresa askorentzat, ziurgabetasun garaia da, euren merkatu tradizionalek bilakaera jakin bat izan dutelako; ondorioz, malguagoak izaten ikasi behar dute, etengabeko aldaketei erantzun ahal izateko eta modu aktiboan hazkunde aukerak bilatzeko.

"Enpresa ugari ez dira desagertzen gauzak gaizki egiteagatik, iraganeko arrakastetan mantentzeagatik baizik" Yves Doz irakaslea (Insead)

Hori dela-eta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen sailaren laguntzarekin, Realize eta OPE Aholkularitzak Klaus North (Wiesbaden Business School) irakaslearen "HAZTEN IKASI" metodologian oinarrituta, Urola Garaiko, Donostia-Beterriko eta Urola Kostako hainbat enpresekin lan egin dute.

Webgune honetan metodologia horri buruzko informazio zehatzagoa aurkituko duzue baita enpresa ezberdinen testigantzak ere.

Gainera, Gipuzkoako edozein enpresak "Hazten Ikasi" galdetegiaren araberako enpresa diagnosia egin ahal izango du. Horretarako sarbidea eskatu besterik ez dago. Gutxi gora behera ordu betean egin daitekeen galdetegiaren bidez, adibide gisa osatu dugun Hazten Ikasi diagnosia dokumentua gorde ahal izango du enpresak.

Gidaliburua kontsultatu

ZURE ENPRESAREN DIAGNOSIA

Erregistratu eta egin zure enpresaren barne diagnosia. Emaitza bezala, horrelako diagnosia lortuko duzu.

HEMEN

Urola Garaian 'Hazten ikasi'

Donostia-Beterrin 'Hazten ikasi'

Urola Kostan 'Hazten ikasi'